Zarautzeko Sanz-Enea aretoan Elena Odriozolak erakusketa berria paratu du berak egindako marrazkiekin. Erakusketa gaur inauguratuko da eta martxoaren 18ra bitartean ikusi ahalko da.
Elena Odriozolak (Donostia, 1967) Arte eta Dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Harrezkero, estatuko zein nazioarteko hainbat argitaletxerekin lan egin du.
2006an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Haur eta Gazteentzako Ilustrazioen Saria irabazi zuen bigarren edizioan, Carmen Gil Martínez idazlearen La princesa que bostezaba a todas horas liburuarekin.
2009an Euskadi Saria irabazi zuen Julio Cortazarren Aplastamiento de las gotas libururako egindako marrazkiekin.
Bere lan finak, ederrak eta iradokitzaileak ikusteko abagunea zaingo da orain Zarautzen.
