Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean Eztabaidak Literaturarekin zikloaren beste emanaldi bat izango da gaur, azaroak 16. Hitzordu honetan, Berna Gonzalez Harbour eta Jon Arretxe idazleek parte hartuko dute, eta eleberri beltza protagonista izango da. Saioa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Ekitaldi Aretoan eta Juan Carlos Rojo kazetaria arituko da moderatzaile.
Saio horren goiburua Dena ez da beltza da, eta bertan eleberri beltzak irakurleei eragin ahal dien morboaz arituko dira bi idazleak. Gainera, zergatik ote dagoen literatura genero hau puri-purian aztertuko dute.
Jon Arretxe Euskal Herrian dagoen idazle porrokatuenetako bat duzue. Arlo anitzeko egile arrakastatsu horrek literatura sorkuntza du lanbide, Bere lehen lana argitaratu zuenetik 1991n, bidaia-literaturan aritzen da batik bat (7 kolore; Tubabu edo Oroituz lanekin), eta baita eleberri beltzaren sailean ere (Xahmaran, Fatum, Tangerreko Ametsak…).
Barna Gonzalez Harbour idazleak Dashiell Hammett 2020 saria irabazi zuen, El sueño de la razón eleberriarekin. Saria Gijongo Aste Beltzak ematen dio gaztelaniazko genero beltzeko eleberririk onenari. 2020ko José Estrañi saria ere irabazi zuen, Kantabriako liburu-saltzaileek ematen dutena.