Ekologistak Martxan-en eskutik 6. urtez antolatu da Ekozinemaldia Errenteria- Oreretan ere, Mikelazulo Kultur Elkartean.
Lehen emanaldia otsailaren 22an izan da eta bertan, petrolioaren ustiapenaren eragina jorratzen duten The Pipe eta Sucumbíos (Arturo Hortas, 2011, Ekuador) filmak ikusteko parada izan zen.
Otsailaren 29an, 19:30tan, Cuando la tierra llora (Stephanie Boyd, Peru, 2011) eta MAT (Javier Collado Reigadas eta Ales Payas Felis, 2011, Katalunia) filmak eskainiko dira.
Lehenean, urrea erauzteko munduko meatzaritzako enpresarik handienak eskualdean lan egiten duten giza eskubideen defendatzaileei egindako jazarpena kontatzen da. Film honek, estatuek eta Merkataritza Askeko Itunek sustatu eta babesturiko meatze-erauzketaren gizarte, ingurumen eta politika mailako ondorioak erakusten ditu.
Beste aldetik, MAT (Oso goi-tentsioko linea elektrikoa) bai legezko ekintzekin, bai zuzenekoago ekintzekin borrokatu da. 440KWko linea elektrikoak Penintsula zeharkatuko du eraztun energetiko baten baitan, Europa eta Afrikako Iparraldea zeharkatuta Espainiako gehiegizko ekoizpenari eta Frantziako nuklearretakoari irteera emateko. Desjabetzeak, naturaren suntsipena, paisaiaren gaineko eragina, osasunerako arriskuak…
Eta, gainera, konbentzitu nahi gaituzte erabat nahitaezkoa dela ekonomikak hazten eta kapitalismoak funtzionatzen jarraitzeko.
Hemengo egoera eta beste lurralde batzuetakoa elkartzea ere bada aurtengo EkoZinemadiaren helburua. Azken finean, helburu bera dago ingurumenari eragindako kaltearen atzean: etekina. Etekina eta errespeturik eza.