Nontzeberri

Ekintza pentsatzea

danZálava Araban egiten den arte eszenikoetako profesionalentzako prestakuntza eta laguntza-programa da, eta bere helburua publikoak bilatzea eta sentsibilizatzea da, beti ere,  mugimenduaren hizkuntza berriak sortzaileekiko hurbileko elkarrizketaren bidez modu atseginean hurbilduz.

Aste honetan, irailaren 14tik 18ra, Oscar Gomez Mata adituarenen Pensar la acción izenburupeko lantegia burutzen ari dira Artium Museoan, eta azken egunean, irailaren 18an, 20:00etan, aurkezpen irekia egingo dute bertan.

Oscar Gomez Mata (Donostia, 1963) antzezle, antzerkigile eta antzerki zuzendaria da, bai eta eszenografoa eta irakaslea ere. Suitzan bizi da, eta hantxe sortu zuen, 1997an, L’Alakran antzerki taldea. 2018an Suitzako Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen.

Horren gaineko informazio behar izanez gero, danZálava ekimenaren webgunea bisitatu ahal duzue.

Exit mobile version