Nontzeberri

Ekialde Hurbileko muinak eta ertzak

Mikel Ayestaran, Ane Irazabal, eta Karlos Zurutuza adituek argitaratu dute Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak (Elkar) izeneko saioa.

Liburuaren kontrazalean hauxe irakurri dugu: “2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.
Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak”.

Mikle Ayestaranek honako lanak ere idatzi ditu: Oriente Medio Oriente roto, Gaza cuna de mártires, eta Guerras de ayer y de hoy.

Exit mobile version