Nontzeberri

Ekaia, erlauntza, denbora,… eta kea

Euskal Idazleen Elkartearen bultzadaz Kea ikusgarria plazaratuko da urriaren 5ean, Bilboko Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera. Testu zahar klasikoak oinarri hartuta, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak eta Aiora Sedano eta Irati Agirreazkuenaga aktoreak gorpuztuko dute emankizuna. Ikuskizunaren zuzendaria Mikel Ayllon izan da eta Leire Vargas idazleak gidoilari lanak egin ditu.

Ikusgarrian testu horietako lerroetan alderrai dabiltzan hainbat gai azaleratuko dira, hala nola:  ekaia, erlauntza, denbora,…. Horiek guztiak biltzen dituen liburuxka argitaratu eta jendaurrean aurkeztu nahi du Euskal Idazleen Elkarteak, itaun konkretu batzuei erantzuteko asmoz:  Zeri idatzi diete gure aurrekoek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik?

Hortaz, galdera horiei erantzuteko antzerkia eta bertsolaritza harilkatu dituen Kea emankizuna aurkeztuko da bihar (Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Kanpainaren baitan).

“Eta galdera da, azkena, horiek bezala gu ere betiko ostenduko ote garen, eta gure gogoetak, gure auziak, gure hizkuntzak eta mintzairak, nahiz Azkueren mundu zaharrekoak nahiz Amurizaren mundu berrikoak, ez ote duten beren azkena bihar-etzi izango.
Bitartean goza dezagun bizitza honetako eztiaz, argitu dezagun gure gauak alegiazko ezkoaz. Ez baitago era egokirik ahazteko laster denok izango garena.”

Exit mobile version