Nontzeberri

Eiderren Rodriguezen narrazio berriak

Atzo aurkeztu zuen Eider Rodriguezek bere liburu berria: Bihotz handiegia.

Lehendabiziko ipuinak ematen dio izenburua liburuari, maitasunaren hondakinez diharduen kontakizunak. Susa argitaletxearen arabera, “Arroztasun sentipena dute pertsonaiek: nolakoa izaten ari da gure bikote bizitza, zein desio ote ditu auzokide perfektu horrek, norenak dira esku hauek… Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei aurre egiten beti”.

Gorka Arrese editorearen esanetan (Berria) “bere ipuinek eta esateko moduek gorpuzkera sakonago bat hartu dute, eta horretan hazi da idazteko eta eraikitzeko modua; eta, batez ere, hazi da pertsonaiak begiratu eta tratatzeko modua”.

Exit mobile version