Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira igandean, Eibarreko Astelena pilotalekuko oholtzara, eta saioarekin finalaurrekoetako fasea amaituko da eta ondorioz nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa jakingo da.
Eibarko finalaurrekoan irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den finalera, eta abenduaren 19ko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Oraingoz, Alaia Martin eta Unai Agirre dute txartela ziurtatuta, Zarauzko eta Tolosako finalaurrekoetan irabazita.