Eibarko Udalak, Eibarko Artisten Elkartearen laguntzarekin, aurtengo Aire Zabaleko XLIX. Pintura Lehiaketa antolatu du urriaren 25ean, igandean.
Nahi duten artista guztiek parte hartu ahal izango dute. Goizeko 08:30etik 10:00ak arte aurkeztuko dira udaletxeko patioan, mihiseak eta paperak zigilatzeko eta izena emateko. Gaia norberak aukeratuko du eta pintura teknika guztiak onartuko dira.
Lanak, sinatuta, udaletxeko patioan entregatuko dira: haurren eta gazteen kategoriako lanak 13:00ak baino lehen, eta gainerako parte-hartzaileek 13:30ak baino lehen.
Ondoren, epaimahaia elkartuko da epaia emateko. Erabakia apelaezina izango da, eta sariren bat hutsik gera daiteke hala erabakiz gero. Arratsaldeko ordu bi eta erdietan jakinaraziko da, eta sariak banatuko dira.
Sariak, hauexek dira: lehen saria, Eibarko Hiria Sari Berezia 1.000 eurokoa eta trofeoa. Bigarren saria 800 euro; hirugarren saria 600 euro, eta laugarren saria 300 euro.
Jakingarri guztiak hemen.
