Nontzeberri

Eibarko Klub Deportibo Argazki Taldearen urteko erakusketa zabalik da

Erakusketa hau urtero antolatzen du Eibarko Klub Deportibo Argazki Taldeak. Elkarteak, izan ere, oso une goxoak bizi ditu: astean behin 30 bat argazkilari biltzen dira argazki taldearen instalazioetan. Azken urteetan jende gazte asko elkartu da, batez ere, argazkilari gazteak.

Hala, Portalean izeneko kultur etxean taldeko argazkilariek haien azken lanak erakusteko aukera izaten ditu. Oraingoan, 28 argazkilari izango dira erakusketa kolektiboan, gehienak Eibarrekoak. Haietariko bakoitzak bi eta hiru obra aurkeztuko ditu. Hortaz, mota guztietako 70 lan fotografiko inguru daude ikusgai, gai askea baita.

Hona hemen urte honetako euren lanak erakusten dituzten argazkilariak: Jose Luis Martinez, Mikel Orozko, Bakarne Elejalde, Pedro Arriola, Jose Luis Irigoien, Alberto Luque, Jose Valderrey, Alex Bergara, Eduardo Magunacelaya, Mateo Guilabert, Jose Ignacio de Castro, Vicente Eizagaetxeberria, Carlos Ramos, Jose Vila, Pedro Mora, Asier Garin, Nekane Lazkano, Einer Rodriguez, Alex Sologaistua, Juan Antonio Palacios, Zigor Astigarraga, Fernando Retolaza, Aitor Sarasketa, Enrike Cialceta, Federico Cuenca, Teresa Orozko, Enrique Albistegui, Jesus Unzueta.

Eibarko Klub Deportibo Argazki Taldeak bidalita

Exit mobile version