Abandoibarrako Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoetan bildu dituzte urtarrilaren 5era arte, EHUko Arte Eder Fakultateko ikasleen gradu amaierako lanak. III. Erakusketa ikasleen 40 lanek osatzen dute.
Ikasturte honetan EHUko Arte Eder Fakultatean titulua lortu duten ikasleen lanak dira erakusketan paratu direnak; 40 artelan eta 240 dosier erakusten ari dira. Horretaz gain, ikasle bakoitzak lanaren gaineko ikerketa teoriko bat ere egin du, arlo teorikoa eta praktikoa batuz. 2015-2016 ikasturtean zentro horretan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak presentatu dira.
Bertan, ikasleek Gradu Amaierako Lan bezala aurkeztutako 40 pieza aukeratuak ikusi ahal izango dira, tartean margolanak, instalazioak, lan bideografikoak eta posterrak, eta baita Gradu Amaierako Lan bezala ikasleek aurkeztutako 221 dosierrak ere.