Nontzeberri

Egunotan “Liburu Egunak” ekimena, Gasteizen

Apirilaren 13tik 23ra, Liburu Egunak egingo dira Montehermoson. Ekimenaren helburua irakurzaletasuna eta kultura zabaltzea da, eta horretarako hainbat jarduera antolatu dira ospe handiko idazleen eta komikigileen parte-hartzearekin.

Aurten bertan izango dira Bernardo Atxaga, Nativel Preciado, Lorenzo Silva, Laura Pérez Vernetti komikigilea, Mikel Soto, Javier Alcázar testu-moldatzailea, Manu Arroyal ilustratzailea,…

Gaur abiatuko da egitaraua Nativel Preciadoren azken lanaren aurkezpenarekin: El pan de mis hijos. Bihar, Bernardo Atxagaren txanda izango da. Egileak Enarak bere azken eleberriaren aurkezpen oso berezia egingo du euskaraz.
Apirilaren 15ean, Laura Pérez Vernetti helduentzako komikien aitzindariaren kontakizun bisualean oinarrituko da saioa. La venus de los tacones bere azken lana aurkeztuko du. Lorenzo Silva hurrengo egunean bertan izango da bere lanarekin: Con nadie.
Apirilaren 21ean, Javier Alcázar testuen egokitzailearen eta Manu Arroyal ilustratzailearen txanda izango da.
Mikel Soto ere gerturatuko da apirilaren 22an eta Jon Miranderi buruz euskaraz idatzi duen entsegua aurkeztuko du: Mirande, herriminez, ezin-minez. Berarekin Miel Anjel Elustondo arituko da.

M3moria Letrak literatur lehiaketako sari-banaketak osatuko du egitaraua. Lehiaketaren helburua izan da herritarrak martxoaren 3ko gertaera tragikoetara eta horien testuingurura hurbiltzea, literatura-sorkuntza oinarri hartuta.

Jakingarri guztiak, hemen.

Exit mobile version