Hainbat taldek, Euskal Herriko hainbat txokotan, euskal literaturaren inguruko solasaldia izaten dituzte, liburu zehatz bat ardatz hartuta. Honakoak dituzue datozen egunetarakoak.
Biharko egunean, Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira, 18:30ean, Getariako Saiaz hotelean; Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelari buruz jardungo dute, 19:00etan, Tolosako liburutegian; Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute, 19:00etan, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean; Julio Cortazarren Antologia apetatsua ipuin liburua aztertuko dute, 19:30ean, Zarauzko Garoa liburu dendan; eta Luis Garderekin Trenen abiadura poema liburuaz solastatuko dira, 20:00etan, Doneztebeko liburutegian.
Ekainaren 20an, Ian McEwanen Hoben-ordaina liburua aztertuko dute, 20:00etan, Iruñeko Katakrak-en; Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobela aztertuko dute, 20:00etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Azkenik, Apirila nobelan oinarritutako ibilbide literarioa egingo dute Iñigo Aranbarrirekin, ekainaren 21ean (larunbata), 11:00etan, Azkoitiko plazatik abiatuta.
Informazio gehiago: armiarma.com.