Nontzeberri

Egunotan gustu guztietako jarduerak Basque Fest Jaialdian

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia apirilaren 16tik 19ra izango da, eta musikaren bidez euskal kulturaren aberastasuna zabalduko da beste behin.

Aurten jaialdiak musikaren aldeko apustu sendoa egin du, ia formatu eta estilo guztiak entzungai izango dira: jazza, folka, rocka, soinu tradizionalak eta garaikideak…

Hasiera emateko ekitaldia Sensei Music Ensemblek egingo du. Alex Lopezek gidatutako proiektua da, eta jazza, popa eta folka uztartzen ditu.
Korrontzi euskal folk musika taldea da ekitaldi nagusienetako bat da. Agus Barandiaran buru duen taldeak apirilaren 17an eskainiko du kontzertua, 20:30ean, Areatzako Kioskoan. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean, Oreka TX-k Koklea ikuskizuna egingo du. Gainera, egunero, 19:00etatik aurrera, Lorratz, Gaztedi  eta Goi-herri taldeek euskal dantzak eskainiko dituzte.

Bilboko Udal Txistulari Banda ez da faltako, eta Dizdira proposamena interpretatuko du. Bertan, musika eta dantza tradizionala bateratzen dira, Kepa Junkera, Aitor Furundarena edota Xabier zabalaren kantu berriagoak fusionatuta.

Kafe Antzokia Basque Fest Rock City zikloaren egoitza izango da berriz ere, eta bertan Arnau & The Honky Tonk Losers, Moonshine Wagon, Micky & The Buzz, Solomillo Wellington, The Inciters, The Cherry Boppers, Nat Simons eta Las Furias taldeek kontzertuak emango dituzte egunero, 22:00etan.

Eta Fanfarre Sama Siku taldearen jai-doinu indartsuek Diputazio eta Ledesma kaleak beteko dituzte hilaren 19an (zapatuan), 13:00etatik aurrera.

Hori eta beste asko Bilbao Basque Fest jaialdian.

Exit mobile version