Nontzeberri

Egunotako organo musika-zikloak amaitzear daude

Diego Amezua Organoaren Bizkaiko Adiskideak elkarteak antolatutako Bizkaiko hotsak organo-jaialdia atzo amaitu zen Zeanurin, Alize Mendizabalen eskutik. Zikloaren amaierako kontzertuan, Mendizabalek Louis-Claude Daquin, J.S.Bach, Cesar Franck, L.J.A. Lefebure-Wely (1817-1869), Louis Vierne eta Cesar Francken lanak interpretatu ziren.

Zikloa urte osoan garatu da Markina-Xemein, Bilbo, Plentzia, Mañaria, Loiu, Abadiño eta Zeanuri herrietan.

Amaitzear dagoen beste ziklo bat, Getxoko V. Gabonetako Organo-Zikloa da. Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteak V. Gabonetako Organo-zikloa antolatu dute hilabete honetarako, eta programatu dituzten kontzertuak abenduaren 20, 26 eta 30ean izango dira, San Nikolas Barikoa parrokian.

Biharko saioan, Xabier Andrada biolinistak eta Andoni Andrada organistak itxiko dute zikloa. Kontzertua 20:00etan izango da.

Exit mobile version