Bizkaiko Foru Liburutegian Egungo literaturaren erronkak hitzaldi-zikloa antolatu da Liburuaren Egunaren ospakizunen barruan. Eta hain zuzen ere, egun horretan hilaren 23an, azken saio programatu dute. Goizalde Landabaso idazlea aurkezten ari da hitzaldiak, 18:30 hasten direnak.
Lehen saioan, Elisabeth Casillas eta Fernando Tarancon adituek gazteleraz jorratu zuten Comic actual gaia. Apirilaren 8an, Katixa Agirre euskal idazleak literatura eta zinema aztertu zituen.
Joan den astean, hilak 15, Javier Cámara eta Javier Celaya adituak El papel del libro en una sociedad con una alta competencia por nuestra atencion gaiaren inguruan mintzatu ziren.
Azkenik, bihar, apirilaren 23an, Literatura eta podcastak izena duen mahai-ingurua egingo dute Ana Isabel Moralesek eta Jasone Larrinagak euskaraz.