Horixe da bihar Artium museoan inauguratuko den PIGS erakusketaren helburua: egungo egoera politiko zinismoz betea islatzea, eta horretarako Portugaleko, Italiako, Greziako eta Espainiako artisten lanak erakutsiko dituzte. Maiatzaren 15era bitartean bisitatu ahalko da Gasteizko museoan.
Erakusketarekin lortu nahi dena zera da: Ipar Europako herrialdeen diskurtso paternalista eta gehiagotasun-kutsuzkoa agerian uztea, hegoko herrialdeekiko, edo beste modu batean esanda, “hegoaldeko herriekiko iparraldekoek duten paternalismoari kritika eztenkaria, eta siesta-eguzkia-hondartza diskurtso estereotipatuari ostikoa”.
Erakusketa pig honetan, ondoko artistek hartuko dute parte: Carlos Aires, Vasco Araujo, Artspirators (Maria-Andromachi Chatzinikolaou, Nikos Podias, Rania Armagou, Spyros Tsalapatas), Bill Balaskas, Karmelo Bermejo, Rossella Biscotti, Stefano Cagol, Nuno Cera, Paolo Cirio, Danilo Correale, Priscila Fernandes, Carla Filipe, Nuria Güell, Jenny Marketou & Zafos Xarogaris, Juan Carlos Meana, PSJM & José María Durán, Avelino Sala, Santiago Sierra, Federico Solmi eta Stefanos Tsivopoulos.
Diskurtsoaren nondik norako interesgune gehiago, hemen irakurri ahal dituzue.