Nontzeberri

“Egunak eta lanak” dokumentala aurkeztu du Euskaltzaindiak

Gaur, Bilboko BBK Aretoan, Bernardo Atxaga, Fermin Etxegoien, eta Andres Urrutia bertaraturik, Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu du Euskaltzaindiak.

Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoien izan dira dokumentalaren gidoigileak. Lehenaren ideia originala izan da, eta bigarrenak zuzendariaren papera bete du. Bi horiez gain, Hodei Zanbrano eta Haizea Pastor ekoizle eragileek, eta soinugile, argiztatzaile eta produkzio talde handi batek ere hartu dute parte dokumental ederraren elaborazioan.

Andres Urrutiak euskaltzainburuak berebiziko garrantzia eman dio aurkeztu den lanari: “gaurkoak esanahi berezia dauka guretzat. Geure mendeurrenerako emanaldi artistiko kulturalak eta beste aldetik, ekitaldi instituzional eta akademikoak burutuko genituela adierazi genuen. Eta hala, musikaldiak, dantzaldiak, eta antzerkia (Ghero) egin izan ditugu. Ikus-entzunezkoa falta zen, eta enkargua, Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoieni luzatu genien”.

Sinergia horretatik sortu da gaur goizen, aurrestreinaldian pantailaratu den Egunak eta lanak izeneko dokumentala.  Gaur, diogun moduan, lehen emanaldia izan da, baina ETB1ek urriaren 8an emitituko du pantailan, 22:15ean.

Bertan izan gara eta film osoa ikusi ez badugu ere, dokumentalak oso irudi ederrak ditu, eta bertako ahotsek kontatzen dutena biziki interesgarria iruditu zaigu, eta batez ere “garrantzi” handikoa.

Euskaltzaindiak hala deskribatu du ikus-entzunezkoa: “Aspaldian baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz;  gaur egun, denak dira Euskaltzaindian. Bidaia horretan, euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zein diren eta nork bultzatuak, horra hor Egunak eta lanak dokumentalak kontagai duena estetika erretro-futurista batez bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguen aktoreek gorpuztua. Finean, Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du dokumentalak.”
Fermin Etxegoinekin ere berbetan izan gara:

Exit mobile version