D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa deitzen du, Bizkaian dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko. Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa izango dute D8 Sorkuntza Faktoriaren Bilboko egoitzan. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 15era arte izango da zabalik.
Deialdiko egonaldiak egiteko honako pertsona eta entitate hauek aurkeztu ahalko dira: Konpainia edo talde egonkorrak, banakako proiektuak edo proiektu baterako berariaz sortutako kolektiboak.
Balorazio-irizpideak honakoak izango dira: aurkeztutako proposamenaren kalitateaeta koherentzia; proiektuaren berrikuntza; eskatzailearen edo konpainiaren ibilbidea; zer euskarri dituen eta zer proiekzio duen, eta proiektuen artean, lehentasuna izango dute Euskadiko Erkidegoaren eremu geografikoan egoitza duten sortzaileek eta konpainiek.
Epaia irailean jakinaraziko da. Emaitza zuzenean jakinaraziko zaio onuradunari, eskaeran emandako helbidean eta sare sozialen bidez.
Egonaldiak D8 Sorkuntza Faktoriaren instalazioetan garatuko dira irailetik aurrera. Gehienezko iraupena bi astekoa izango da. Entsegu-poltsa amaitzean, konpainia edo profesional bakoitzak publikoari irekitako funtzio bat beteko du, itzulera sozial gisa.