Nontzeberri

Egitasmo eta funtzionalitate berriak, Nontzeberrin

Joan den urtean Nontzeberrik berrikuntza interesgarriak egin zituen. Erabiltzailea Nontzeberrira hurbiltzen bada, egunero egiten den ekimenaz jabetu egin behar da klik anitz egin barik, nabigazioan galdu barik. Erabiltzailearen esku jarri beharreko erraztasun hauek erabilgarritasunaren kontzeptuaren barnean kokatzen dira. Erabilgarritasunaren kontzeptua erabiltzaileari begirako erreferentea da, berarengan piztu behar baita interesa edozein momentutan, eta modu erraz eta arin batean, bere arreta.

Erabiltzaileari eman beharreko erraztasunak informazioaren arkitekturaren eta erabilgarritasunaren inguruko teknikak aplikatuz garatzen dira. Hauen helburua informazioa ahalik eta ondoen aurkezteko eta ulertarazteko diseinurik onenak bilatzean datza. Ondo egituraturiko informazioak, koherentea den informazioak, zalantzarik gabe, bere kontsulta hutsa eta ondorengo asimilazioa erratzen ditu.

Hori dela eta, proposamen berria ekarri zuen joan den urtean Nontzeberrik.

Nontzeberrin egunero sortzen diren eguneroko edukiak modu berritzaile eta ikusgarrian nabarmentzea eta plazaratzea izan da erronka berria, berriak formatu berrian ikusarazteko.

Webguneko ikusizko formatuak behar duen garrantzia ukitu gabe, joan den urtean garatu genuen diseinu ikusgarri baten aldeko apustu berria egin da, albisteetako elementu grafikoak eta albisteen gaineko erreferentzia txikiak konbinatuz eta uztartuz.

Honako ideiak garatu nahi izan ditugu:

Horixe egingo dugu gure internautek erabaki dezaten modu ikusgarriagoan ikusi, edota scroll luze batez erabilita. Eurek erabakiko dute diseinuari kolorea eta edertasuna emanez eta konbinatuz, nola eskuratu ahal eta nahi duten informazioa. Formatu erakargarriagoa izango delakoan arituko gara. Javascript edota antzekorik erabilita lortuko dugulakoan gaude, liburutegi dinamikoak eta oso interaktiboak badira. Modu horretan bisualizazioa potentziatuko dugu, eta balio erantzia ekarriko dio gure webguneari eta proiektu osoari.

Dozena bat urtez interneten egon ostean, Nontzeberriren aldetik linea historikoak presente egotearen garrantzia baloratu da; hots, hemen eta gurekin elkarlanean egin diren proiektu guztiak ager daitezen eta denboran zehar gal eta desager ez daitezen, beste askorentzat motibazio iturri izan baitaitezke.

Horrexegatik, Denbora lineak funtzionalitatea erantsiko diogu Nontzeberriri. Espazio hau interaktiboa izango da, eguneratua eta egungoa, non nontzeberrik izan dituen unerik inportanteenak islaturik agertuko diren.

Webgunearen edukiak ildo kultural ezberdinetan garatuak direnez (artea, musika, literatura,…) erabiltzaileak preferentzia ezberdinak izan ditzake albisteak edota informazioa jasotzerakoan. Hori dela eta, web pertsonalizatuaren aldeko apustua ere egin dugu, eta modu horretan internautak erabakiko du zein gai interesatzen zaion gehiago, modu horretan arinago eta zehatzago lokalizatzeko eta kontrolatzeko.

Ildo honetan, bi esparrutan lan egingo dugu: Web pertsonalizatu eta asteko buletina pertsonalizatu.

Hala, webgunean espazio berri bat ezarriko da non erabiltzaileak intereseko gaiak markatuko dituen. Informazio hau formulario batean lotuko da, sesioaren cookietan lotuko da, modu horretan ekipo eta nabigatzaile berarekin sareratuko den bakoitzean, erabiltzaile horren gustuak detektatuko dira, eta webgunea gustu horien arabera beregituratuko da. Horrela albisteak, eta internautek markaturiko preferentziak eta edukiak, organizazio bisual berrian egituratuko dira, formatu ikusgarri eta ederrean egituratu ere.

Asteroko buletinean harpidedun diren guztiei jakinaraziko zaie, edukiak zehazteko eta pertsonalizatzeko posibilitatea badagoela. Behin formularioan markaturik, informazio hori gorderik geldituko da, eta une horretatik aurrera, zehazturiko informazioak jasoko ditu buletinean, eta gainerako informazioa modu sekundarioago batean.

Modu honetan, ehunka eta ehunka jarraitzaile dituen buletinak, esklusiboago bilakatuko dugu, non interes handiagoa duen informazioa lehen planoan agertuko den, eta beste informazio guztia osagarri gisan.

Grooveshark, Soundcloud, Spotify, Myspace edo eta Bandcamp sarean dauden musika hedatzeko plataformetako bat  baliatuta euskal taldeen data base sustatu, partekatu, osotu eta hedatu, musika erreprodukzio zerrendetan antolatuz, taldeak ezagutarazteko.

Hauek dira Nontzeberrik eduki dituen ideia batzuk, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntzari esker garatu ditugunak.

Nontzeberri

Exit mobile version