Iruñeko Udalak egile berrientzako 2021eko XXXI. Euskarazko Literatur Lehiaketarako deia egin du. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sortzea da. Bi modalitate arautu dira, poesia eta narrazioa. Lanak entregatzeko epea urriaren 22an amaituko da.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute nafar egileek edo helbidea Nafarroan dutenek, eta literatura lanen bat baino gehiago argitaraturik badute, ezin dute lehiaketan parte hartu. Era berean, lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin dute berriz parte hartu modalitate horretan.
Egileek lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanak gai librekoak eta euskaraz idatziak izango dira, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.
Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria: 2.500 euro; bigarren saria: 1.000 euro; hirugarren saria: 500 euro; eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere.
Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.