Nontzeberri

Eduardo Sourrouille edo ispiluan eginiko erretratuak

Azaroaren 15era bitartean, Bilboko Espacio Marzana galerian, Eduardo Sourrouille artistaren marrazkiak izango dira ikusgai.

“Egunero marrazten dut paperari begiratu gabe, eta erlojuaren forma duen ispiluari begiratzen diot. Ikusten dudan emaitza lortzeko denboraz kozientea naiz autorretratuak egiten ditudan bitartean: marrazkiak eta hausnarketa metodikoa, 2020ko martxoaren hondarretatik uztailaren hasieran egunetara arte. Proposamen horrek alde honetan gertatzen dena eta beste espazioa horretan gertatzen zaidana kokatzea ahalbidetzen nau.

Ariketa ezin da domestikatu. Marrazkia erreakzio zuzena eta adierazkorra da, eta topatzen dudana azaldu behar du. Prozesura kreatibo horrek ez du teknika menderatzen, baina nire produkzio artistikoan ezkuturik dagoen errepresentazio bat deskubritzen dut, gorputzaren eta gogamenaren atseden bat da. Kameratik urrun nago.

Marraztu egiten dut ni eta beste ni bat ezagutzeko ekintza sinboliko gisan. Begiradak eskuari, besoari,  bihotzari hitz egiten die. Forma bat pentsatzen duten marrak dira, memoria onartzen ez dutenak, izan ere, aurrean posean dagoen objektua harrapatzen baitute beti.

Ongi etorria Kontzientzia Anderea, aurrera Zalantza Jauna.”

Exit mobile version