Nontzeberri

Eduardo Momeñeren “Erretratuak” argazki erakusketa, Elgoibarren

Ongarri A.T eta Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, Eduardo Momeñek lau hamarkadatan egindako erretratuen erakustea bat abian jarri du Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan, otsailaren 14tik 28ra.

Eduardo Momeñe argazkilariak ikastaro, tailer eta mintegi ugari eman ditu da, eta argazki-estetikari buruzko artikuluak eta saiakerak ere idatzi ditu: La visión fotográfica, Las fotos de Burton Norton, El placer de fotografiar, We were not There, Arts & Photographs, edo La puerta abierta. Argazkigintzaren irakaskuntzak toki nabarmena izan du bere ibilbide profesionalean.

Bakarkako lehen erakusketa Bartzelonako Nikon galerian egin zuen 1974an. Ordutik, bere argazkiak bilduma publiko zein pribatuen parte dira eta makina bat erakusketa egin ditu hainbat herrialdetan. Bere azken erakusketak Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan (Retratos y otras Ficciones), Luis Burgos Galerian (PhotoEspaña 2024) eta Palazzo Pasani Revedinen (Veneziako biurtekoa) izan dira. Bere azken erakusketa Gijongo Barjola Museoan izan da.

Gainera, Elle, Marie Claire, Vogue eta Style aldizkarietarako ere lan egin du.

Exit mobile version