Nontzeberri

Ederrenari eutsi beharko diogu

Gernikako Astra kolektiboak ederrenari helduko dio bizi dugun egoera honetan bizitza duinari eustea garrantzizko kontua baita, bai eta alkartasunari, autogestinoari, sortzaileei, militanteei, kulturzaleak babesteari eustea ere.

“Abenduaren 24an, 15 urte beteko dira Astra okupatu genuenetik eta hemen gara, herriak salbatu dezake herria, mobimentuan dagoen herriak. Sasoi larria bizi dugun arren, jarraitu dezagun lanean, elkartasun eta autogestio sareak eregiten, babestu eta batu gaitezen sortzaileak, jagoleak, osasun arloko beharginak, kulturako profesionalak… (…) Astra martxan dago eta egongo da. Bertan batzen eta antolatzen den komunitatea garaiotara egokitutako egitaraua dabil antolatzen, gaur argitaratzen duguna”.

Gauzarik ederrenak ezinezkoak dira saiatu eta lortzen diren arte.

Energia hori guztia batu du berriz Astrak eta abendutik aurrera makina bat ikusgarri eta hitzordu kultural interesgarri abiatuko ditu.

Gehiago jakiteko, Astra duzue hemen.

Exit mobile version