Nontzeberri

Eddie & The Hot Rods taldeak Donostian eta Bilbon joko du

Eddie & The Hot Rods punk eta pub rock talde mitikoak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du, apirilaren 9an, eta biharamunean, Bilboko Satelite T tabernan izango da, eguerdian, 13:00ak inguruan. Eddie & The Hot Rods London hiriko pub rock eszenatik sortutako taldea da, 1970eko hamarkadaren amaieran. Taldearen diskoek, gainera, eragin handia izan zuen punk-rock zaleen artean.

Ingelesek maisuak dira gitarra biziak eta melodiak uztartzen, ereserkiak josteko; esaterako, Do anything you wanna do doinua zerrendetako lehenengo hamar postuetan kokatu zen. Guztira, lau kantu sartu zituzten arrakasta-zerrendetan. Arrakasta horren ondorioz, makina bat talderekin jo zuten: Squeeze, Ultravox , The Ramones, Talking Heads eta The Police, besteak beste.

MOJO aldizkariaren arabera, 100 talde onenen artean dagoen taldea da. Milioi bat disko baino gehiago saldu dituzte, eta kontzertuak egiten jarraitzen dute. Taldeak 40 urteko ibilbidea beteko du aurten.

Exit mobile version