AEBetako Ecstatic Vision bandak Sonic Praise (Relapse) izenburuko lana aurkeztuko du bihar, Tolosako Bonberenean, 20:00etatik aurrera.
Gure Hitzak promotoreak jakinarazi duenez, Philadelphiako hirukotearen estreinako diskoa “benetako diskotzarra da”. Grabazioak doinu “itzelak” biltzen ditu, eta bere eraginak “nabarmenak” dira: “Hawkwind, Amon Duul 2, Olatunji, o Aphrodites Child, psikodelia, kraut rock, afro-beat zertzeladak…”.
Nontzeberritarrok bat gatoz Gure hitzak promotoreak zabaldu duen oharrean jasotakoarekin:albistean txertatu dugun Astral Plane kantua brutala da.
Estatubatuarrek Europan barrena egiten duten estreinako bira da, bere herrialdean YOB edo Enslaved taldeekin jotzen aritu ostean. “Erabateko trantze-bidaia”.