Nontzeberri

Ebaki eta itsastearen arteari buruzko hausnarketa

Tabakalerak Programa 07: Collage izeneko jardunaldiak abiatuko ditu bihartik aurrera, uztailera 11arte.  Bertan artista interesgarri batzuek iritziak eta lan-muntaiak erakutsiko dira, mihiztaketaren arteari buruzko ideia argitzeko, “zuri beltzean egindako abangoardietatik abiatuz, cut&copy aroko pixel garaikidera heldu arte”. Gloria Vilches programa honen komisaria izango da.

Vilchesek berak proposaturiko bi proiekziok izango dira protagonista egun hauetan. Lehenik eta behin, ebaki eta itsastearen teknikan oinarritutako laburmetrai esperimentalak ikusiko dira, eta ondoren, abangoardiako zinema esperimenatalaren klasikoa: Vera Chytilováren Las margaritas film luzea. Programa bukatzeko, Usoa Fullaondo artista gonbidatuko da, collagearen erabileraz mintza dadin.

Hortaz, uztailaren 9an pantailaratuko diren lanak honakoak dira: Jamestown Baloos (Robert Breer, 1957); Science Frictio (Stan Vanderbeek, 1959); Tango (Zbigniew Rybczynski, 1981); Pony Glass (Lewis Klahr, 1997); Mountain Trip (Siegfried Fruhauf, 1999); Fast Film (Virgil Widrich, 2003); Cats Amore (Martha Colburn, 2002); The Action (David Matarasso, 2012); eta Spain loves you (Isabel Herguera, 1988).

Eta hurrengo egunean, Vera Chytilováren Las margaritas filma pantailaratuko da.

Exit mobile version