Nontzeberri

Durangoko Plateruenako DF bertsozale eskola

Aurtengo martxoan egingo dute Durangoko Plateruenako DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozatu gura duen edonori bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.

Aurtengo edizioan, iazko DFkideek eurek hala erabakita, 2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egingo diote, berbaldi formatuan.
Lau saio egingo dira: Andoni Egañak oholtza gainean bizi izan dituen txapelketetan zeharreko bertsogintzaren bilakaera aztertuko du; Unai Elizasuk eta Maite Berriozabalek Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko dituzte; Agin Rezolak eta Iñaki Aurrekoetxeak, Garako eta Berriako kritikariak hurrenez hurren, 2009ko Txapelketak bertsogintzari egindako ekarpenez jardungo dute; amaitzeko, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak ere euren ikuspegia azalduko dute, bertsozaleak diren aldetik, bertsogintzaz eta txapelketaz.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Exit mobile version