ZuNonHanDA! ekimenaren eskutik, eta abenduaren 18ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan Durangoko Azokako nobedade eta liburu aurkezpenak antolatu dira.
Durangoko Azokaren “bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea, eta, sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena”.
Hortaz, 59. Durangoko Azokan plazaratutako nobedade zenbait Euskal Herriko 66 liburu saltokitan izango dira 19ra arte, azoka ibiltaria ere badela adierazteko.
Ekimen honen asmoa da liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea, eta Hartzea ematea da, eta aurtengo lelo horri jarraituz, Durangoko Azokaren indarra n Euskal Herriko dendatara eramango da.
Aurkezpenen inguruko xehetasun guztiak: ZuNonHanDA!
