Durangoko Azokan literatura asko eta asko batuko da. Ikusgarriak, errezitaldiak eta liburu aurkezpen dezente egongo dira Ahotsenea gunean. Literatur Emailuak atontzen dituzten kideek agenda osoa bidali dute. Hona hemen.
Fito Rodriguezek Egunero egun ero aurkeztuko du abenduaren 4an (ostirala) 13:30ean:
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok abenduaren 4an (ostirala) 19:00etan.
Bea Salaberrirekin Baionak ez daki ipuin liburuaz solas egingo dute abenduaren 5ean (larunbata) 12:30ean.
Joxemari Iturralderekin Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelaz mintzatuko dira abenduaren 5ean (larunbata) 13:30ean.
Beñat Sarasolarekin Bainaren belaunaldia saiakeraz jardungo dute abenduaren 5ean (larunbata) 16:30ean.
Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelaz solas egingo dute abenduaren 5ean (larunbata) 17:00etan.
Jon Arretxerekin Estolda jolasak nobelaz ariko dira abenduaren 5ean (larunbata) 17:30ean.
Luis Garderekin Ehiztariaren isilaldia nobelaz jardungo dute abenduaren 5ean (larunbata) 18:00etan.
Gaizka Zabarterekin Jende desegokia nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 5ean (larunbata) 18:30ean.
Jasone Osororekin 12etan bermuta narrazio liburuaz ariko dira abenduaren 5ean (larunbata) 19:00etan.
Ataramiñe aldizkariaren ale berria aurkeztuko dute abenduaren 6an (igandea) 11:00etan.
Harkaitz Canorekin Beti oporretan narrazio liburuaz solas egingo dute abenduaren 6an (igandea) 12:00etan.
Andoni Urzelairekin Karanbola toxikoak narrazio liburuaz berba egingo dute abenduaren 6an (igandea) 12:30ean.
Goizalde Landabasok Babeserako kopia errezitaldia eskainiko du abenduaren 6an (igandea) 13:00etan.
Itxaro Bordak Ultimes dechets liburua aurkeztuko du abenduaren 6an (igandea) 17:00etan.
Mikel Ayllonekin Ez tiro egin anbulantziei nobelaz jardungo dute abenduaren 6an (igandea) 17:30ean.
Gerardo Markuletarekin Denbora bere lekura poema liburuaz ariko dira abenduaren 6an (igandea) 18:00etan.
Karmele Jaiok Orain hilak ditugu errezitaldia eskainiko du abenduaren 6an (igandea) 18:30ean.
Tere Irastortzarekin Mundua betetzen zenuten poema liburuaz mintzatuko dira abenduaren 6an (igandea) 19:00etan.
Patxi Zubizarretarekin Laranja bat zaborretan kontakizunaz solas egingo dute abenduaren 7an (astelehena) 11:30ean.
Joxan Artzeren poesiaz mintzatuko da Metrokoadroka kolektiboa abenduaren 7an (astelehena) 13:00etan.
Mikel Rodriguezekin Aratz, izuaren dorrea nobelaz mintzatuko dira abenduaren 7an (astelehena) 13:30ean.
Juanra Madariagarekin Espedizioa liburuaz berba egingo dute abenduaren 7an (astelehena) 18:00etan.
Pierres Mestrotekin Oroit hadi nobelari buruz solastatuko dira abenduaren 7an (astelehena) 19:00etan.
Xabier Soubeletek Elektroxok aurkeztuko du abenduaren 8an (asteartea) 11:00etan.
Joseba Aurkenerenarekin Kaskarin baten kontakizunak liburuaz jardungo dute abenduaren 8an (asteartea) 11:30ean.
Jean Louis Davantek Bidean kantalotsez aurkeztuko du abenduaren 8an (asteartea) 12:00etan.
Maiatz literatur aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dute abenduaren 8an (asteartea) 13:00etan, eta Hegats aldizkariaren ale berria aurkeztuko dute abenduaren 8an (asteartea) 13:30ean, Durangoko Azokan, Ahotsenean.
