Nontzeberri

Durangaldea taldeak aurrera egin du Bertsolari Gazteen sariketan

Bertsolari Gazteen XXVII. BBK sariketako laugarren kanporaketa egin da gaur eguerdian Markina-Xemeinen, Lea-Artibai eta Durangaldea taldeen artean. Irabazle Durangaldea taldea izan da.

Durangaldea taldeak, beraz, martxoaren 28an Sopelan jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du, gaurko kanporaketa irabazita. Bertan, Uribe Kosta taldearekin jokatuko du saioa.

Lea-Artibaiko taldean Sara Asenjo, Antton Bereziartua, Eider Gallastegi, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Garazi Navarro aritu dira. Eta Durangaldea taldean Irune Basagoiti, Bittor Altube, Ander Sarriugarte, Eneko BarruetabeƱa, Igor Galarza eta Gorka Pagonabarraga.

Datorren asten finalaurrekoak jokatuko dira, 27 eta 28an.

Exit mobile version