Nontzeberri

Duen Xara Sacchi argentinarraren “Fikzio Patogenoak”, Bilbon

Bilboko La Taller guneak Duen Xara Sacchi artista argentinarraren erakusketa prestatu du, Fikzio Patogenoak. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 30era arte.

La Taller-en arabera, “artista honentzat bere bizitzako arlo guztiak ikerketa eta erresistentzia politikorako tresnak dira. Bere azterketa arloak, ikasketa postkolonialak eta gorputzaren, genero eta sexuaren disidentziak dira, beste askoren artean. Aste honetan Argentinatik dator bueltan, non erresistentzia LGTBTrQ-ean sutsuki hartu du parte”.

Sacchiren aburuz, erresistentzia politikoaren eta jardun artistikoaren artean ez dago mugarik. La Taller-en ikus daitekeen erakusketaren inguruan, halaber, hauxe azaldu du: “Esku-hartze teoriko, poetiko eta bisualen serie bat da, fikzioaren eta dokumentuaren artean kokatzen dena. Azalaren gaineko poesia, neskatoa, Estatua akabatzeko ametsak, gaixotasuna, perbertsioa, koskorrak, hezurrak, matxinadak, idazketa, inprenta eta hegoaldea”.

Exit mobile version