Nontzeberri

Dual Split taldea, gaur Markina-Xemeinen

Gaur, azaroak 20, Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean energia eta goxotasuna dakartzan Dual Split taldeak bere soinuak haizatuko ditu. Kontzertua 22:00etan da.

Dual-Split synth-pop estiloa jorratzen duen proiektu frankoamerikarra da, 2010ean Brookyln-en sortu eta egun Biarritzen kokatua dagoena. Taldea Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute, Teen taldeko bateria jole eta kantari ohiak. eta Bizi Gara eta Here We Go Magic taldeko baxu jole ohiak. “Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria da izena, Dual-Split estatistika granularraren teoriatik, zeinak molekuletan egoten diren banaketen dualitatea azaltzen duen.”

Taldearen lehen EPa A Thank You 2013an argitaratu zuten, indie, pop, new age eta sonoritate elektronikoz josita.
Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.

Exit mobile version