Ohikoak ez diren musiken eta ikus-entzunezkoen Drone Radikal Vasco izeneko lehenengo topaketa egingo dute maiatzaren 17an Bilboko Pabellon 6 aretoan.
Bertan, sonoritate eta arte bisual esperimentalak bilduko dira. Horretarako Euskal Herriko hainbat musikarik eta artistek euren lanak erakutsiko dituzte 19:30etik aurrera.
Soinuaren atalean, Xabier Erkizia eta Tzesne soinu-artistak elkarrekin arituko dira ehundurak eta atmosferak sortzeko asmoz. Bi horiez gain, Eten, Neobot, Triames (infra) eta Mudoh ere izango dira Pabellon 6 aretoko agertokian.
Ikus-entzunezkoei dagokienez, Iñaki Sagastumek eta Fernando Carvalhok Tra La Vita E Il Sonno proiekzioa aurkeztuko dute, eta Genco Visual / Paralux, halaber, instalazioekin eta lan bisualekin arituko dira.
