Nontzeberri

Donostian Bilintx Sariketa abiatuko dute

Bilintxi Balantxa Donostiako bertso-elkarteak antolatu du Bilintx Sariketa irailaren 25etik urriaren 16ra arte. Lehiaketan Gipuzkoako hiriburuan jaio, bertan bizi edo lan egiten duten 18 bertsolarik hartuko dute.

Aurten, hiru finalerdiak egingo dira afalosteko formatuan, Amarako Donosti-Berri elkartean, Groseko Marruman eta ACD Aiete elkartean.

Lehen saioa, bihar, hilak 25, egingo da Donosti-Berri elkartean, 20:30etik aurrera. Bertan Egiar Otegi, Manex Mujika, Antton Fernandez, Oier Etxebarria, Asier Ibarguen eta Iker Uriarte arituko dira.
Urriaren 2an eta 9an egingo dira beste biak. Finala berriz, urriaren 16an izango da San Telmon, arratsaldeko 19:00etan.

Saio guztietan Aitzol Astigarraga, Andoni Otamendi eta Amaia Izagirre izango dira epaile lanetan. Sagrario Yarnoz, Ander Aranburu, Estitxu Fernandez eta Unai Elizasuk egingo dituzte aurkezle eta gai emaile lanak.

Exit mobile version