Zinemaldiaren argiak amatu dira Donostian, baina orain Bilbon piztuko dira berriz, izan ere, irailaren 30etik urriaren 7ra bitartean, Zinemaldia jaialdiko zenbait film Bilboko Alondegian ikusi ahalko dira.
Pantailaratuko direnen artean, gaur, Alfredo Soderguiten Anina animazioko ekoizpen uruguaiar-kolonbiar ikusi ahal izango da. Beste aldetik, François Ozonen Joven y Bonita ( urriak 3) ikusteko parada ere egongo da, non gazte bat sexuak ematen dion botereaz nola jabetzen ari den erakusten duen. Lituaniako Ignas Jonynasen The Gambler (urriak 6) thrillerra oso interesantea da. Garapen txinatarraren alde iluna, gizarteko esparrurik pobreenera, Yu Liuren The Blinding Sunlight (urriak 2) filmak erakutsiko du.
Fran Araujo eta Ernesto de Novaren El Rayo (urriak4) lanak, etorkin marokoar batek Espainian bizi duen abentura kontatzen du.
Bertrand Tavernierren Quay D´Orsay komedia dibertigarria da (irailak 30); Manuel Martín Cuencaren Canibal (urriak 7) laneko protagonista emakumeak jaten dituen gizon bat da, amodio eta desamodio istorio biziarekin; Mariana Rondónen Pelo Malo (urriak 5) famatua ere egongo da. Zine venezuelar berriaren erakusgarri da, eta ama baten eta oraindik haurra den bere semearen istorioa kontatzen du. Semea nerabezaroan sartzear dago, eta bere nortasuna mantentzeko eta denari eta izan nahi duenari uko ez egiteko borrokatzen da.