Hilaren 27an agurtuko du Donostiako Kresala Zinemak orain arteko egitaraua, Julie Lerat-Gersant zuzendariaren Petites (2022) lanarekin.
Aurreko astean Suzhou River (Lou Ye, 2000) film ederraren ostean dator Frantziako filma. Shanghain, Suzhou ibai kaotikoaren ertzean, Mardar hiri osoan zehar dabil, motorrean paketeak banatzen. Enkargu batean, Moudan gaztea ezagutuko du, eta biak modu arriskutsuan maiteminduko dira. Espetxean hiru urte eman ondoren, Mardar Suzhou ibaira itzuliko da maitearen bila. Horrela ezagutzen du Meimei, Moudanen antza duen dantzaria.
Baina biharko Petites (2022) lanak honako hau kontatuko digu: Camille, 16 urteko neska, ama nerabeentzako etxe batera bidali dute. Bere ama toxikoarengandik bananduta, Alisonekin adiskidetasun bat hasiko du, haurdun dagoen beste neska batekin, eta Nadine gizarte-langilearen aurka matxinatuko da. Topaketa hauek bizitza aldatuko diote.
