Nontzeberri

Donostiako Kresala zineklubak Ettore Scola zinegilea omenduko du

Donostiako Kresala zineklubaren sortzaile Juan Berasateguik Ettore Scola zinegile italiar ospetsuaren Brutti, sporchi e cattivi (1976) filma aurkeztuko du gaur, Trueba aretoetan, 19:30ean. Emanaldi honekin Kresalak oraintsu hildako zine-zuzendari italiarra omendu nahi du.

Komedia beltza da filma, zuzentasun politikoa alboratzen duena. Filmak Zuzendari Onenaren saria jaso zuen Cannes-ko zinemaldian, 1975ean.

Kresalaren arabera, filmak hauxe kontatze du: “Giacinto zaharra Italiako hiri handi baten aldirian bizi da bere emazte, seme-alaba, eta bilobekin. Guztira ia hogei pertsona txabola berdinean. Familiako senide kasik guztiak berekoi hutsak dira, eta familiako aitak, gizon zakarra eta besteak bezain miserablea denak, gogoz gordetzen duen dirua besterik ez dute nahi. Denak saiatzen dira aurrera egiten, baina batzuk aitaren diruaren beharra dute bizirauteko”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Exit mobile version