Nontzeberri

Donostiako Kresala zineklubak “Columbus” filma pantailaratuko du gaur

Honela aurkeztu du Kresala zineklubak gaur emango duen filma, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera: “(…) oso film interesgarria proiektatuko dugu: gaixo dagoen aita zaintzen duen helduaren eta familian arazoak dituen nerabe baten arteko ez ohiko harremana kontatzen duen Columbus (Kogonada, 2016) estatubatuar opera prima”. Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzaile Lur Olaizolak aurkeztuko du gaurko emanaldi interesgarri hori.

Film independente honek kritika izugarrik jaso zituen estreinatu zen urtean; esaterako, Espainiako Fotogramas aldizkarian hauxe idatzi zuten: “(…) harribitxi independente aparta da, ohikoa baino finagoa”. El País egunkariko Jordi Costa kritikariak, halaber, hauxe esan zuen: “Filmak kontrol formala eta faltsua ez den emozioa orekatzen ditu. Ematen du Kogonadak zine filosofikoaren erdu berri bat proposatzen duela, non forma funtsa den. Eta alderantziz”.

Kresalaren arabera, hauxe kontatzen du filmak: “Gizon bat Indiana estatuko Columbus hirian aurkitzen da, haren aita arkitektoa koman dagoen bitartean. Bertan emakume gazte bat ezagutuko du, bere ama droga menpekotasunetik sendatzen den bitartean Columbus-en geratu nahi duena, bere ametsak jarraitu beharrean”.

Exit mobile version