Nontzeberri

Donostiako Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu berriro egitarauan

Doako emanaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin, Brankan eta Victoria Eugenia Antzokiko Klubean gauzatu ziren. Ikus-entzule asko bildu ziren eta euskal jazz taldeen maila altua agerian geratu zen.

Aurtengo hautaketa prozesuan parte hartzeko, berriz, taldeek hainbat material bidali beharko dute (musika grabatua, dokumentazioa…) Jazzaldiaren web orrira, bertan zehazten diren oinarriekin batera.

Jasotzen diren proposamen guztien artean, 45. Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatuko ditu, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen den kontuan hartuta. Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute oraindik izendatu gabeko datetan (egunean batek), 2010eko otsailetik maiatzera bitartean. Emanaldien datak eta lekuak hedabideei jakinaraziko zaizkie interesaturik legokeen entzuleriak joateko modua izan dezan.

45 Heineken Jazzaldiak bidalita

Exit mobile version