Donostia, 2016an Europako Hiriburu Kulturala izateko hautagai, irudimen handiz ari da apustu egiten Zinemaldi honen alde, nazioartean den zinerik onena eta hiritarrak sentsibilizatzeko sorkuntzari lotutako jarduerak elkartuz.
Hainbat erakunde eta elkarteren babesa eta ekarpena dago tartean: UNICEF, ACNUR, CEAR, SOS Arrazakeria, Amnesty International, Gehitu, Bakearen aldeko Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea, Mexikoko UNAMeko Giza Eskubideen UNESCO Katedra eta senidetutako zinemaldiena, esaterako Frantziakoa (Nantesko Espainiar Zinemaldia) eta Mexikokoa (Giza Eskubideen Mexikoko Akademiako Giza Eskubideen Zinemaldia).
Ekimen honen barruan zenbait film pantailaratu dira honezkero. Otsailaren 16an, Jon Anduezak zuzenduriko Simplemente (2009)
filma proiektatuko da Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia egitasmoaren barruan.
Film honetan dantzarako grinak eta Down sindromedun izateak batzen ditu Despertar los Sentidos taldekoak. Taldea Kantabriako kanpaleku batean bildu da ikuskizun berria prestatzeko. Filmak umore-giroan jasotzen du protagonisten ahotsa, hainbat kontzeptu mugatzaile gaindituz: traba, gutxiagotasun, eragozpen edo kanporaketa.
Donostia Kulturak bidalita