Nontzeberri

Donostia musika elektronikoaren nazioarteko epizentroa izango da

Dantz Network Congress (DNC) topaketaren lehen edizioa datorren urteko martxoaren 12tik 15era egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian eta hiriko beste gune batzuetan.

“Kongresuak 1.500 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, industriako profesionalak, artistak, teknologoak eta ekintzaileak barne, ideiak trukatzeko, berrikuntzarako eta lankidetzarako plataforma gisa duen eginkizuna sendotuz”.

Dantz Network Congress-ek ondu duen egitarau zabalean mahai-inguruak, aurkezpenak, tailerrak eta showcaseak egingo dira “berrikuntza, jasangarritasuna eta elektronikoaren eragin kulturala bezalako gaiak jorratuko dituztenak”.
Musika izango da ardatz horietariko  bat komunitateak, erronkak eta entzuleria globalak musika elektronikoaren gaiaren inguruan hitz egiteko eta gogoeta bultzatzeko.

Parte hartzaile aipagarriak izango dira, besteak beste, Ben Turner (Graphite Music), Ricard Robles (Sónar Festival), Dimitri Hegermann (Tresor/UNESCO), Victor de la Serna (Monegros/Elrow), Laren Agius (The Beatport Group), Giorgia Taglietti (The ICNAC), Mónica Comas (Creative Europe Culture, Kultura Ministerioa) eta Carola Stoiber (PullProxy).

Horrez gain, “tokiko talentuei gune berezia emango zaie elkarrizketa eta showcasen bitartez, Euskadiren aberastasun kulturala eta musika elektronikoaren panorama globalari egindako ekarpena nabarmenduz”.

Dantz Network Congress-en webgunean duzue informazio guztia.

Exit mobile version