Nontzeberri

Donostia Hiria Piano Lehiaketa

Lehiaketan edozein nazionalitatetako piano-jotzaileek parte har dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak banako kategoria bakarrean baino ez dauka lehiatzerik. Ezingo dira maila berean aurkeztu aurreko urteotan Lehen Saria irabazi dutenak.

Deialdia nazioartean egingo da, jakina, eta sariketaren ibilbide luzean abalatu eta sostengatu duten organismo guztien bermea izango du, hala naziokoena nola nazioartekoena.

Azkeneko edizioa 2009ko martxoan izan zen, eta aurtengo martxoan gauzatuko den edizioa hiru kategoria gorenekoetan soilik jokatuko da: Maila ertaina 3, Goi maila 1 eta Goi maila 2. Hau da, 17 eta 26 urte bitarteko adina izango dute parte-hartzaileek.
Edizio honen ondoren, 2013an, adin eta maila guztietara irekitako edizioa jokatuko da berriro, eta, epe laburrean, bere jarduerak eta eraginak zabalduz joango da.
Beharrezkoa den informazio guztia lehiaketaren webgunean dator.

Donostiakulturak bidalita

Exit mobile version