Nontzeberri

“Donosskino” jaialdiaren IV edizioa

Donostiako Film Laburren Festibala da Donosskino, eta aste honetan bere laugarren edizioari ekingo dio. Urriaren 13tik 17ra arte makina bat film labur pantailaratuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan.

“Zinemaldiak utzitako ajerekin oraindik zazpigarren arteko maitaleek beste hitzordu saihestezin bat dute, oraingo honetan film laburrekin, eta Kristonkino ikus entzunezko fikziozko kolektiboak beti egiten duen proposamen erakargarriarekin”.

Donosskino jaialdiak antolaturiko egun zinematografikoetan istorio ezberdinez gozatzeko aukera izango du publikoak. Ekimenak bi egoitzatan garatuko du bere programazioa, eta hala, Donosskino Express Lehiaketan parte hartzen duten film laburrak Donostiako Aquariumean ikusiko dira gaur berton, urriaren 13an, festibalaren hasierarekin bat eginez.
Urriaren 14an, 15ean eta 16an, Antzoki Zaharrean ShortZinema eta Etxean Shortuak sailen istorioez gozatzeko aukera egongo da.
Eta azkenik, urriaren 17an, larunbata, festibalaren amaierako gala egingo da Aquariumean. Bertan, Donosskino Vol. IV-ko irabazleak ezagutzera emango dituzte.

Jakingarri guztiak, Donosskino jaialdiak ditu.

Exit mobile version