Nontzeberri

Dokumentalaren proiekzioa eta Koro Muroren hitzaldia Bartzelonan

Inauteri asteari buruzko dokumentala proiektatuko dute bihar 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Emanaldiaren ostean, Koro Murok hitzaldia emango du. Negua ospatuz lelopean ondu dute ekimena.

“Badira ezberdinak egiten gaituzten osagaiak, beste batzuk batu egiten gaituzte.. sua eta ura ditugu… isiltasuna eta musika…eskeak eta opariak… lasaitasuna eta algara… keinu isilak eta pozez betetako oihuak… janaria, edaria, fedea eta zoramena.
Suaren berotasunak, jantzi eta mozorroen kolore biziek eta etengabeko doinuek hotza uxatzen dute, laino grisak pitzatu eta bihotza piztu egiten dute. Eusko Ikaskuntzak eta bere Euskomedia Fundazioak, argitaratutako bideo-liburu honekin, negua ospatzeko era ezberdinak daudela ikus dezazun gonbidapena luzatzen dizugu. Proiekzioaren ondoren, Koro Murorekin solasaldia”.

Exit mobile version