Dock of the Bay dokumental musikalen jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo da, Donostian, urtarrilaren 10etik 17ra bitarte. Jaialdian filmak ez ezik, festak, kontzertuak eta erakusketak izango dira.
Jaialdian proiektatuko diren zenbait film azpimarragarri honakoak dira: Pulp banda ingelesaren inguruko Pulp: A Film About Life, Death and Supermarkets; Austin SXSW jaialdi ezagunera Ben Howard, The Staves, Nathaniel Rateliff eta Bear’s Den bandek eginiko bidaiaren inguruko Austin to Boston; 2003an bere buruaz beste egin zuen Elliot Smith musikariari buruzko lana, Heaven Adores You; Santurtziko Eskorbuto hirukote mitikoaren gaineko Eskorbuto, Las más macabras de las vidas; edo Alice Cooper musikariari buruzko Super Duper Alice Cooper.
Horrekin batera, erakusketak ere izango dira, tartean, Giorgio Bassmatti musikariak Garoa liburu-dendan paratuko duen Expop up argazki–erakusketa; Egiako kultur etxean izango den Diego Besné artistaren ilustrazio-erakusketa edo zuzenekoetako irudiak bilduko dituen Irune Mariscal argazkilariaren Behind The Scenes.
Kontzertuei dagokienez, jaialdiaren azken egunean, abenduak 17, Dabadaba aretoan izango den The Suicide of Western Culture taldearen emanaldi elektronikoa nabarmenduko dugu.
Informazio gehiago: dockofthebay.es