“Donostikluba Festibala”ren XVII. edizioa ospatuko da asteburuan Gipuzkoako hiriburuan. Soinu urbanoekin dator festibala oraingoan eta zuzeneko bi kontzertu ondu ditu.
Gaur ostiralean, urriaren 14an, bi taldek eskiniko dute lehen emanaldia. SNKT etxeko taldea eta KG970, Alex Boddien Castaño espainierazko drillaren aitzindarietakoa izango dira zuzeneko emanaldian.
Eta bihar larunbata, urriaren 15ean, Nizuri Tazuneri (Norzzone Jauna eta Fani) donostiarren eta Bartzelonako Las Ninyas del Corro (Felinna Vallejo & Laüra Bonsaique) taldeen txanda izango da.
Zuzeneko bi kontzertuak, Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira gaueko 21:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez eskuratu daitezke donostiakultura.eus atari digitalean.