Nontzeberri

Diziplina anitzeko kultura aro digitalean

Tracking Trash Media Jardunaldiak gauzatuko dira otsailaren 10etik 15era Bilbon, Caostica eta Borja Cresporen esku hartzearekin.

Tracking jakintza-alor anitzeko jaialdia da, eta zinema, telebista, fikziozko telebista-sail, musika, komiki, umore, eta interneten mundutik datozen gaurkotasun handiko artistak bilduko ditu.

Egingo diren ekitaldien artean, Rubén Ontiverosek Web-sailak eta ikus-entzunezko formatu berriak eskainiko du EHU/UPVko areto nagusian, Abandoibarran. Horrez gain, Arturo del Arcok Bideo Jockey tailerra emango du Bilborocken, otsailaren 12tik 14ra bitartean; Pernan Goñik emango du Graphic Recording, Visual Note Taking eta irudietan oinarrituta komunikatzeko beste hainbat modu (otsailaren 10ean, arratsaldez), eta Apps for Kids, Borja Bujanen eskutik (otsailaren 15ean, arratsaldez). Otsailaren 15ean, halaber, Bilborocken, Pablo Maquedak eta Haizea G. Vianak #Littlesecretfilm ekoizpen eta banaketa zinematografikoa online izeneko doako tailerra eskainiko dute.

Jaialdiaren muina otsailaren 10etik 15era bitartean izango da arratsalde-gau partera Bilborocken. Mahai-inguru, proiekzio, hitzaldi, aurkezpen, ekintza eta antzezpenek izango dute leku. Bideo-blogak eta web-sailak, komediak, biralak, crowfunding-a, artista alternatiboak, blogak, fanzine digitalak, bideo-jokoak, komikiak, zinema, telebista… dira landuko diren gaiak, hauek guztiak giro dibertigarri eta lasaian.

Jai-giroak 12tik 14ra, asteazkenetik ostiralera, gauero jarraituko du Café Teatro Evidence-n proiekzioekin eta DJ Trash saioekin.
Ekitaldia otsailaren 15ean amaituko da Bilboko Rockstar aretoan Motorzobis, Grotesque, Penny Lane Dj eta RGB LOVER VJk eskainiko dituzten emanaldiekin.

Informazio gehiago ekimenaren webgunean duzue.



Exit mobile version