Nontzeberri

Diktadura frankista umorez

Aste honetan, apirilaren 19an eta 20an, Bilboko Arriaga Antzokian, Max Auben La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco antzezlana ikusi halako da.

Laura Ortegaren zuzendaritzapean ondutako antzezlana Max Aubek 1960an Mexikon argitaratu zuen umorezko ipuina da. Testuak, hogei orrialde eskas dituena, egilearen umore zorrotza erakusten du, eta bertan zerbitzari mexikar bat aurkezten du, espainiar erbesteratuak zein astunak diren ikusita kokoteraino dagoena, egun osoa gerra gora eta behera baitabiltza. Azkenik, zera bururatu zaio: Espainiara joatea eta Franco hiltzea, bere kafetegi zahar eta lasai haren baretasun atseginera itzultzeko.

“Ezin nituen oihu haiek jasan. Ulertu, mesedez. Kontua ez da isiltasuna behar dudala. Solasaldiak dira behar ditudanak. Solasaldiak, ez zalaparta, zalapartarekin ezin baititut gauzak ulertu. Urte asko dira, eta jakitea gustatzen zait. Eta, ahal badut, muturra sartzea, berriketan ibiltzea, ondorioak ateratzea. Hori da nire zaletasun handiena. Hori da bizitzan gehien gustatzen zaidana. Elkarrizketak, txutxu-mutxua, esamesak, horiek dira nire elikagaiak; muturra sartzen ez badut, nirea botatzen ez badut, komentatzen ez badut —komentatzea diot, ez eztabaidatzea—, ez nago pozik”. Ignacio Jurado Martínezen hitzak dira. Mexiko Hiriko Café Español kafetegian zerbitzari gisa lan egin zuen garai batean; egun, berriz, Ignacio azkenetan dago, burua ia erabat soildua, apenas entzuten du…, baina beti bezain gogotsu sartzen du muturra besteen elkarrizketetan. Egunero etortzen da Ignacio beste kafe honetara, bere benetako istorioa kontatzera. Kontatzera inoiz ausartu ez den istorio hura.

Eszenikoki lana espazio txiki batean garatzen da, eta aktoreak eta haren inguruan kokatzen diren ikusleek partekatzen dute espazio hori. Hori dela eta, Arriaga Antzokian Agertoki Espazioan antzeztuko da eta hor, eszenatokian, kokatuko dira ikusleak aktorearen inguruan. Horrela, Laura Ortegaren planteamendu eszenikoak antzerkiko murgiltze-esperientziaren efektua sortzen du ikusleengan.

Exit mobile version