Nontzeberri

“Desagertuak” erakusketa Donostian

Gervasio Sanchez-en Desagertuak erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean. Gaur bertan inauguratuko da eta maiatzaren 5era arte ikusi ahalko da. Argazki-kazetari ospetsuak bisita gidatuak egingo ditu martxoaren 23an eta 24an, bere lana hobeto ikusteko eta ulertzeko. Bisitok, oro har, herritarrei eta irakasleei zein ikasleei begira antolatu dira.

Gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpenak dira erakusketa honetan ikusiko diren argazkien ardatza. Hainbat herrialdetako gatazka armatuetan ibilia da Gervasio Sanchez argazkilaria, eta 1998 eta 2010 Latinoamerikako, Asia eta Europako liskarretan ateratako lanak oso ikusgarriak dira eta milaka erakusketan paratu dira aspalditik.

Donostiako erakusketak ere baditu zenbait dokumentu bideografiko, non tortura eta desagertze zentroak, lurpetik ateratako hondarren biltegiak eta biktimen senideen testigantzak erakusten dituzten.

Exit mobile version